Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Ikasle bakoitzari egokitutako ogitartekoak

Bizkaia, Araba, Kantabria eta Nafarroako ikastetxeetan egiten ari garen Ogitarteko bat zure Motxilan kanpainaren ibilbidearen hirugarren astean sartzera goaz. Haurren elikadura egoki eta osasungarria sustatzeko eginkizunean oso inplikatuta dauden ikastetxeak dira guztiak, zuzendariek, irakasleek eta gurasoek konpromiso handia baitute.

Iruñeko Esclavas del Sagrado Corazon ikastetxean, esaterako, elikadura osasungarriaren aldeko apustu irmoa egiten dute, eta arreta berezia eskaintzen diete beren ikasleen askariei eta bazkariei. Gainera, Zaporearen Eguna antolatzen dute, eta osasunerako onuragarriak diren errezeta orijinalak prestatzen ditu chef batek. Haurrek plater horiek dastatzen dituzte, eta zaporeak bereizten ikasten dute: elikagai gozoak, gaziak, garratzak eta mikatzak.  Egun hori aprobetxatuta, gainera, elikagaien piramidearen berri ematen zaie, eta modu osasungarrian jaten irakasten zaie ikasleei.

Ogitarteko bat zure Motxilan kanpainan, ikasle guztiek beren ogitartekoa izan dezatela nahi dugu; horregatik, sentsibilitate erlijiosoak eta elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak baloratzen ditugu. Ezaugarri pertsonal horietan oinarrituta, Ogitarteko bat zure Motxilan kanpainak ikasle bakoitzaren ezaugarri pertsonalei egokitutako askari osasungarriak prestatzen ditu; ogitarteko bat gaztazkoa izan daiteke, beste bat alergenorik gabeko urdaiazpikozkoa edo zeliakoentzako berariazko ogiarekin egindakoa, esaterako.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.