Hondarribiko kofradiarekin akordioa
BM Supermerkatuak HONDARRIBIKO Portuko KOFRADIArekin akordioa egin du, zeinaren arabera hemendik aurrera eta hurrengo hilabeteetan zehar amu bidez Kofradiako ontzietan arrantzatutako LEGATZA guztia BM supermerkatuetan salduko da esklusiboki.
Akordio berri honen helburua kalitate goreneko arraina bezeroaren mahaira ahalik eta freskoen iristea da. Guztira 7 ontzik osatzen dute akordio hau, baxurako arrantza egiten dutenak; hau da, ez dute egun bat baino gehiago igarotzen portutik kanpo. Emaitza produktuaren freskotasunean ikusten da, portutik deskargatu eta 12 ordu baina gutxiagotan iristen baita arraina dendara.
Nabarmentzekoa da akordio hau BM-k bertako eta kalitate maila goreneko produktu freskoaren alde egiten duen apostuaren parte dela, eta aspaldidanik jarraitzen dugun estrategiaren barruan jasota dagoela alderdi negoziaezin gisa. Gainera, akordio berritzaile eta aitzindari da hau, beste portu, lonja eta Kofradietan errepikatzea espero duguna.