
BM Supermerkatuak
Hemen da udaberriko Elikagaien Bilketa
BM Supermerkatuok Elikagaien Bankuarekin dugun konpromisoari eusten diogu, elikagaiak eta dohaintzak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan lagunduta. Egungo egoeraren eraginez, jakiak emateko modu berriarekin datorkigu oraingoan Elikagaien Bilketa: kutxan bonoak erosita.
Maiatzaren 3tik 9ra, BM Supermerkatuetako bezeroek euro bateko, hiru, bost, hamar edo 20 euroko ekarpenak (edo handiagoak)egin ahal izango dituzte kutxatik igarotzen direnean; bildutako diru guztia Elikagaien Bankuari helaraziko diogu, premia biziko produktuetan: esnea, olioa, gailetak, azukrea, pasta arroza, kakao-hautsa, arrain-kontserbak, aurrez prestatutako lekaleak eta haurrentzako jakiak.
Kanpaina hau, BM Supermerkatuek Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan dituzten establezimenduetan egingo da.
Halaber, online bitartez ere egin ahal izango dira ekarpenak www.granrecogidadealimentos.org webgunean.
Oso arrakastatsua izan zen elikagaiak biltzeko aurreko kanpaina, BM Supermerkatuetako bezeroen eskuzabaltasunari eta dendetako langileen lanari esker.