Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Hazten ari gara Madrilen, Colmenar Viejon beste supermerkatu bat irekita

BM Supermerkatuek denda irekiko dute gaur Colmenar Viejo udalerrian (Manuel Álvarez Bartolomé kalea 71); horrela, urrats berria eman du Madrilgo Erkidegoan egiten ari den hedapen-prozesuan. Dagoeneko 19 establezimendu ditu taldeak erkidego horretan. Bi milioi euroko inbertsioa egin behar izan da denda hau abian jartzeko, eta 24 lanpostu sortudira.

1.140 metro koadroko saltokia du supermerkatu berriak, eta 11.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-aukera. Bezeroentzako 67 ibilgailurentzako doaneko aparkalekua eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea ere baditu.

Artatutako arrandegia, itsaski-egostegia eta prestatutako platerak ditu Colmenar Viejoko dendak; baita artatutako harategia eta urdaitegia ere, harategi-erretoki eta guzti; eta fruta- eta barazki-erakusmahai handia, besteak beste.

Produktu freskoaren aldeko apustua

BM ereduak tokian tokiko hornitzaileekin lan egiteko konpromisoari eusten dio; horrela, zonako gure supermerkatuak hornitzen dituzten Madril eta inguruko 16 ustiategirekin lan egiten du zuzenean: hala nola Daniel Sánchez Caminoren abeltegia, Miraflores de La Sierra hestebeteak eta gaztak, La Cabezuela, El Embrujo de la Sierra, Soriano eta Zabala.

Egunero egongo da irekita Colmenar Viejoko supermerkatua; astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:30era. Erosketak etxera eramateko zerbitzua –doanekoa 50 eurotik gorako erosketetarako–, eta “Shop and Go” zerbitzua –saskia edo orga dendan utzi eta erosketa etxean jasotzeko eta ordaintzeko aukera ematen duena– ere eskaintzen ditu.

Hedapen-plana

Aurten, lau denda ireki ditu taldeak, Santanderren (Kantabria), Zarautzen (Gipuzkoa), Majadahondan, Las Rozasen eta Colmenar Viejon (Madril), hain zuzen ere, eta bost BM Shop frankizia, horietako hiru Bizkaian, eta bana Nafarroan eta Kantabrian. Gainera, beste hiru irekitzekotan da: Madril erdigunean, San Sebastián de los Reyesen eta Collado Villalban, hain justu.