Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Hazi egin gara 2019an, 552 enplegu gehiagorekin, zure erreferentziazko supermerkatua izaten jarraitzeko

BM Supermerkatuok 2019rako geure buruari ezarri geniona lortu dugu: haztea, zure erreferentziazko supermerkatua izaten jarraitzeko. Iaz Bizkaian, Kantabrian, Errioxan eta Madrilen 17 denda berri eta hiru frankizia ireki izana da gure presentzia handitzeko dugun konpromisoaren adibiderik onena.

Jasangarritasunean oinarrituta hedapena, maila sozialean, ekonomikoan eta ingurumenari dagokionez arduratsua den eta tokian tokiko ekonomian isla bilatzen duen proiektu baten barruan. Hain zuzen ere, hazkunde horri esker, 552 lagun baino gehiago sartu da gure plantillan, familia handituz.

Marken eta tokian tokiko ekoizleen aldeko apustua

Testuinguru horretan, BM Supermerkatuak bereizi dituzten ardatzetan oinarritutako hedapen-planari eutsiko diogu 2020an ere: bertako produktuaren kalitatea, marka-aukera handia, zerbitzuaren bikaintasuna eta ondo prestatutako profesionalak.

Era horretan, tokian tokiko hornitzaileekiko lankidetza indartuko dugu, eta gure kolaboratzaile-sarea handituko dugu, hitzarmen berriak eginez nekazari, abeltzain eta arrantzale-kofradiekin.

Maila digitalean ere aurrerapenak egiten jarraituko dugu. Berritu egingo dugu BM Supermerkatuen webgunea, online dendarako sarbideari eta nabigagarritasunari lehentasuna emanez. Hainbat zerbitzu handitu eta indartuko ditugu, gainera, hala nola Click&Collect eta Shop&Go, online bidezko erosketa eta erosketa hori dendan edo etxean jasotzeko modua arintzeko.