Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Haurren larruazala zaintzeko oinarrizko aholkuak

Hondartzak, igerilekuak, parkeak, udalekuak… Udan, aire zabalean askoz denbora gehiago pasatzen dute haurrek, eta beharrezkoa da eguzkitik behar bezala babestea, haien larruazal sentikorra kaltetu ez dadin.

Kapelaz, eguzkitako betaurrekoez eta ondo hidratatzeaz gain, eguzkitako kremarekin zerikusia duten hiru jarraibide bete behar dira larruazala hobeto babesteko:

1-Aukera ezazu zure semearen edo alabaren adinari eta larruazal motari egokitutako krema bat. Eguzki-babeseko faktore handiko (30-50) edo oso handiko (+50) kremak erabiltzea gomendatzen da.

2- Ez erabili aurreko urteko kremarik, hilabeteen joanarekin gaitasuna galtzen baitute

3-Eman krema behar bezala. Behar adinako kopurua erabili behar da, eta zabaldu ezazu uniformeki larruazalean, eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, eta errepika ezazu bi ordutik behin, eta haurra bainatzen den aldiro.  Ez zaitez ahaztu eskuetan, oinbularretan eta oinazpietan, belarrietan eta besapeetan ere emateaz!