Haurren elikadurarekin arduratzen diren ikastetxeak
Dagoeneko astebete darama abian “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainak Bizkaiko, Kantabriako eta Nafarroako ikastetxeetan; guztiak daude oso inplikatuta haurren elikadura egokia sustatzeko zereginean. Horixe da Santanderreko Jose Arce Bodega ikastetxearen kasua; jaki osasungarriak bakarrik uzten zaie jaten ikastetxe horretan, hala nola fruta edo ogitartekoak.
Colindreseko Los Puentes ikastetxeko zuzendari David Piaderok azaldu digu lehentasunezko gaia dela ikastetxeko ikasleen elikadura eta, horregatik, ikasleen hamaiketakoa eta askaria zaintzeaz gain, egunean bost otorduak egin ditzaten ere arduratzen direla. Eguerdian ikastetxean bazkaltzen diren ikasleei menu nutritiboak eskaintzen dizkiete, eta saiatzen dira ikastetxetik kanpo ere gurasoei prestakuntza eskaintzen, ez ditzaten eguneko gainerako otorduak bazter utzi, gosaria eta afaria esaterako.
Askariari dagokionez, kanpainak abian daraman denboratxo honetan ikasleen senitartekoen zalantza batzuk jaso ditugu. Zeren ogitartekoa prestatu? Ona al da egunero hestebeteak jatea? Arantza Lopez-Ocaña gure medikuak gogorarazi digu ogitartekoa jateak ez duela esan nahi beti hestebeteak jatea; horregatik, ideia batzuk eman dizkigu, umeen askotarikoak anitzak izan daitezen. Adibidez, hegaluze-tortillazko ogitartekoa presta dezakegu, proteina (arrautzak ematen digu) eta omega 3 (hegaluzeak) askokoa. Beste arrain batzuk ere erabil ditzakegu, hala nola izokin ketua, bai eta haragiak ere, saltxitxak esaterako. Eta jaki horiei era guztietako landare-jakiak gehitu diezaiekegu. Aukera ezazu askari osasungarri eta askotarikoa!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.