
Askari osasungarria
Hastera doa Ogitarteko bat Zure Motxilan kanpainaren beste edizio bat
Dagoeneko bost urte beteko dira Ogitarteko bat zure Motxilan kanpaina ikastetxeetan ogitarteko osasungarriak banatzen eta gizartea askarietako ohitura osasungarrien inguruan kontzientziatzen hasi zenetik.
Besteak beste, Bizkaia, Kantabria, Nafarroa eta Arabako 30 ikastetxe izango dira protagonista, eta hestebeteen Goikoa markaren eta Berlys okindegien lankidetzarekin, 8.000 ogitarteko baino gehiago banatuko ditugu. Ogitartekoarekin batera, gurasoei zuzendutako liburuxka bat ere jasoko dute haurrek, kanpainari buruzko informazioa jasotzen duena.
Gaur bertan abiatuko da kanpainaren lehen zatia (urritik aurrera egingo da bigarrena) Basauriko San Jose Ikastetxean, eta beste 29 ikastetxetara ere iritsiko da.
Mastekatzearen garrantzia
Aurten, kontu bitxi bati jarri nahi dio arreta kanpainak: mastekatzeari. Ikastetxeetara egindako bisita ugarien ondoren, eta irakasleekin esperientziak partekatuta, egiaztatu dugu ahoskera arazoak ekartzen dituela batzuetan haur txikiek elikadura biguna soilik eduki izanak. Ogiarekin askaltzeak, haur txikienen kasuan, mastekatze-sistema ondo garatzen lagun dezake eta, beraz, ahoskera hobetzen.
Hementxe duzue maiatzean askari osasungarriak banatuko ditugun ikastetxeen zerrenda:
- maiatzak 2: San Jose Ikastetxea (BASAURI)
- maiatzak 3: CC Cumbres (SANTANDER)
- maiatzak 4: Vazquez de Mella-Bayonne ikastetxe publikoa (IRUÑA)
- maiatzak 9: La Inmaculada (BARAKALDO)
- maiatzak 10: Jose Maria Pereda ikastetxea (TORRELAVEGA)
- maiatzak 11: Esclavas de Sagrado Corazon (IRUÑA)
- maiatzak 16: Ntra. Señora de Europa HLBHIP (GETXO)
- maiatzak 17: CEIP Nº6 (CASTRO URDIALES)
- maiatzak 18: Urreta HLHI (GALDAKAO)
- maiatzak 23: San Antonio-Santa Rita Ikastetxea (DURANGO)
- maiatzak 24: CEIP Pepe Alba (LAREDO)
- maiatzak 25: Santa Colegio Laboure ikastetxea (IRUÑA)
- maiatzak 29: Hogar San Jose ikastetxea (GASTEIZ)
- maiatzak 30: Gabriel Zelaia (PORTUGALETE)
- maiatzak 31: Sra. Vda. De Epalza HLHI (BILBO)