Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Guuk konpainiarekin bat egin dugu, gure supermerkatuen eraldaketa digitalean aurrera egiteko

Hitzarmena sinatu dugu Guuk telekomunikazioetako euskal operadorearekin, saltokiko erosketa-esperientzia hobetuko duten teknologiak ezarrita, gure supermerkatuen digitalizazioa bultzatzeko.

José Ramón Fernández de Barrena Uvesco Taldeko CEOak eta Guuk konpainiaren lehendakari Jon Ander de las Fuentesek sinatutako hitzarmena datozen hiru urteetarako Berrikuntza eta Digitalizatze Planaren abiapuntua izango da, Uvesco Taldearen estrategia digitala eta banaketaren sektorean proiektu aitzindarien aldeko Uvescoren apustua markatuko duena.

Hitzarmenaren barruan, Berrikuntzaren Behatokia ezartzea izango da lehenengo jarduketa, dendetako beharrak ezagutzeko, eta supermerkatuan aplika daitezkeen teknologiarekin lotutako joera, kontzeptu eta ideietan sakontzeko.

Balantzetan errealitate areagotua txertatzea, ilaretako itxarote-denborak murrizteko mekanismo digitalak erabiltzea, erosketa-prozesuak pertsonalizatzea eta produktuei buruzko informazio interesgarria eskainiko duten orga adimendunak ezartzea izango dira lan-ekosistema berri honetan jorratuko diren proposamenetako batzuk.

Halaber, hitzarmen horrek alde bien sinergiak eta gaitasuna aprobetxatzeko aukera emango du, BM Supermerkatuen bezeroei eta langileei onura eta abantaila gehigarriak eskaintzeko, eta Guuk konpainiaren proiektu teknologikoaren hedapenari lagunduko dio, Euskadin eta Nafarroan.