
KORPORATIBOA
Gutun irekia
Egunero, 20:00etan, etxeko balkoietara, leihoetara edo terrazetara ateratzen gara eskerrak ematera ekipo sanitarioei atsedenik gabe ari direlako lanean gu zaintzeko, herritarrei arreta emateko eta aurrekaririk ez duen krisialdi hau gainditzen laguntzeko. BM Supermerkatuak bat egin nahi du ekimen horrekin haiei eskaintzeko txalo-zaparrada izugarri bat, luzea eta, zalantzarik gabe, ongi merezitakoa.
Gainera, beste kolektibo batzuei ere zabaldu nahi diegu:
- Txalotu nahi ditugu guztion alde lanean jarraitzen duten garbiketa-zerbitzuetako eta zerbitzu publikoetako langileak.
- Txalotu nahi ditugu dendetako, estankoetako, kioskoetako eta supermerkatuetako langileak; garraiolariak; biltegietako eta operadore logistikoetako langileak, baita guztiontzako egunero lanean jarraitzen duten besteak ere.
- Txalotu nahi ditugu kazetariak eta lanean ari diren guztiak hedabideek komunikatzen jarraitzeko.
- Txalotu nahi ditugu gure bezero guztiak, egoera zein den ulertu dutelako eta guretzat adore-hitzak baino ez dituztelako.
- Txalotu nahi ditugu gure hornitzaileak, nekazariak, abeltzainak, etab. egiten ari diren esfortzuagatik egunero gu produktuz hornitzeko.
- Azkenik eta bereziki, txalotu nahi ditugu Uvesco Taldea osatzen duten pertsona guztiak, zeinaren parte da BM Supermerkatuak, zerbitzu publikoa eskaintzeko egiten ari diren ahaleginengatik: dendetako langileak, plataforma logistikoetakoak, garraiolariak eta bulegoetako kideak. Denak txalotu nahi ditugu lehen egunetik erakutsi dutelako enpresa handia ez ezik, enpresa aparta ere bagarela. Txaloez gain, eskerrak ere eman nahi dizkiegu publikoki.
UVESCO TALDEKO ZUZENDARITZA