
Aldizkaria
Gu garenaren isla da BM Aldea Dago
Elikadura osasungarriaren eta kalitatearen aldeko gure apustua da, eta pertsonekin, bezeroekin eta bertako gure hornitzaileekin dugun konpromisoa. Aldizkari honetan erabateko gardentasunez eskaintzen dizugu gure supermerkatuetako onena, eta bezeroen bizi-kalitatea hobetzeko lagungarriak diren gakoak emateko edukia: produktu freskoen proposamenak, errezeta goxo eta errazak, eta kontsumitzaile bakoitzari egokitutako sukaldaritzako aholkuak.
Urtean hiru ale argitaratzen dugu: Udaberrian, udazkenean eta Eguberrietan, eta gure BM supermerkatuetan aurkituko duzu, edo tirada handieneko egunkarietan, gehigarri modura.
Ez galdu!