
Gabonak tokiko produktuekin ospatu
Gaztaren sekretua larreetan dago
Camaleñora eramaten gaituen errepide estua Deva ibaiaren parean doa, honen jauzi eta meandro bakoitzarekin batera. Bihurgune itxiz eta arrokan sartutako galtzadaz osatutako 40 km inguru dira: alde batean, alanbre-sarez babestutako horma bertikala; eta, beste aldean, bazterbide estu-estua eta beldurra kentzeko hesi okertua, uretara erortzeko zorian. Barrenak nahasteko moduko bidea. Potes-era iritsi arte, mendia hain da malkarra eta bidea hain da itxia, zerua ikusteko —gaur urdin dago— burua aurreko panelera hurbildu eta oso gorantz begiratu behar dela. Gorbaten (hostorez, merengez eta almendraz egindako gozoki kantabriarra) herria gurutzatu ondoren, paisaia zabaldu egiten da. Mendi-hegalak leuntzen doaz eta haitzarteen lekua belardiek hartzen dute. Bertan, negua gune epelagoetan igarotzeko menditik jaitsi berri dituzten animaliak azaltzen hasten dira.
Izenari ohore eginez, Quesería Río Deva ibaia bera Camaleñotik igarotzen den lekuan aurkitzen da, Juan Carlos eta Mª Carmenen familiabaserriaren behealdean. Bikoteak gazta 1987az geroztik egiten du, Juan Carlosen aitona-amonen familiatradizioa berreskuratu zutenean. Haiek, XX. mendearen hasierako beste hainbat familiak bezala, esnebilketarik ez egon arren azienda asko zegoen herritan bizi ziren. Egoera hori baliatzen jakin zuten Kantabrian gazta-tradizio batekin hasteko. Gaur egun, eskualde horretako gaztek eta euren jatorri-deiturek balio handia dute. ‘Animalietatik jasotzen zen esnea, eskasa izan arren, oso kalitate onekoa zen eta guztia gazta egiteko erabiltzen zen edo likidoan kontsumitzen zen.
Juan Carlos Martínez, Quesería Río Deva. Camaleño (Kantabria)
Aprobetxamenduko eta iraupeneko ekonomia zen’ dio Juan Carlosek. Eurek gaztandegia zabaldu zutenean, aldameneko herrietan halako asko zeuden, hogeita hamar gaztandegi txiki inguru. Garai hartan euren produktuak gaur egun oraindik zabalik duten denda txikian baino ez zituzten saltzen.
“Herriek existitzen jarraitzea nahi badugu, tokiko, hurbileko produktua kontsumitu behar dugu”
Gaur egun 14 baino ez daude: ‘guk gazta-tradizioa mantentzen dugu eskualde honetan. Askoz gehiago izan ginen, baina adinaren, erretiroaren eta landa-ingurunearen despopulazioaren ondorioz, oso gutxi geratu gara’. Juan Carlosek bertakoa kontsumitzeko ardurari buruz hitz egiten du bere produktua eta ofizioa erabat ahaztuta ez geratzeko: ‘herriek existitzen jarraitzea nahi badugu, tokiko, hurbileko produktua kontsumitu behar dugu’.
Orain, Quesería Río Deva etxearen produktuak Potesko BM Supermerkatuan aurki daitezke: ‘duela urtebete Ines —tokiko produktuaren arduraduna— etorri zen eta gure produktu batzuk euren eskaintzan sartzeko proposatu zigun’, esan du Juan Carlosek. BM Supermerkatuentzako ezinbestekoa da euren linealetan tokiko eta hurbileko produktua egotea, eskualde bakoitzaren ekonomia sustatuz; Kantabrian Liebana eskualdeko produktuek egon behar zuten, eta hauen artean gazta da adierazgarrienetako bat. Udaz geroztik, gainera, Juan Carlosen gaztak Kantabriako beste BM Supermerkatu batzuetan ere saltzen dira: Laredo, Castro Urdiales, etab. ‘Potesko dendako urdaitegiaren eta esnekien arduraduna den Chichok —lehendik ezagutzen zuen gure gazta eta Kantabrian esneproduktuari oso lotuta dago— gure produktua eskualdean dituzten beste supermerkatu batzuetan ere sartzen lagundu zigun. Emaitza oso ona izan da’.
“BM Supermerkatuekin elkarlanean jarduteak aurtengo hilabete zailenak igarotzen izugarri lagundu zigun”
Lankidetza horri esker, gainera, aurtengo hilabete gogorrenetan Juan Carlosen gaztandegiak aurrera jarraitu ahal izan du. Aste Santua goidenboraldia da Europako Tontorretan, eta mugikortasuna murriztuta eta ostalaritza itxita, martxoaren hasieran zuten stock-ari irteerarik ez ematea latza gerta zitekeen familiaenpresa txiki honentzat. ‘Egia esan, BM Supermerkatuekin elkarlanean jarduteak egoera gainditzen izugarri lagundu zigun. Gure online denda indartzeaz gain —hemen ere salmentek gora egin dute—, zabalik jarraitzen zuten eta saltzen jarraitu ahal izan diegun supermerkatu horiek salbatu gaituzte’.