Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Gazta osasuntsua, %100 naturala eta benetan gazta zaporea duena? Hemen duzu!

Iritsi da BM Supermerkatuetara Burgo de Arias PROTEIN plus berria, orain arte probatu dituzun gazta guztiak ez bezalakoa.

Balio proteiko handia duenez (14 g 100 gramoko), ezin hobea da kirolarientzat. Gainera, Burgo de Arias-ko beste edozein gaztak baino askoz koipe gutxiago du, eta ezin hobea da proteina ugariko dietetarako. Zure entsaladetan jan dezakezu edo hostopiletara eta tartar-etara gehitu. Baita gosarian jan ere: opiltxoetan, ogi txigortuetan, etab. Otordu guztietako zaporea izango da. Primeran, ezta?

Baina, hori ez da guztia. Izan ere, %100 jatorri naturaleko osagaiekin egindako elikagaia da: esnea, gatzagia eta gatza. Besterik ez. Kontserbatzailerik eta gehigarririk gabe. Oso produktu osasungarria da, eta, gainera, ez du galtzen benetako gazta fresko naturalaren zaporea.

Zer gehiago eska daiteke?