Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM SUPERMERKATUAK

Gaur gure bigarren BM denda ireki dugu Azkoitian

Gaur, maiatzak 17, asteazkena, denda berri bat irekiko dugu Azkoitian, Txerloia auzoko 8. zenbakian, Basterretxe industrialdean. Denda horrekin 15 lanpostu berri sortu ditugu, Gipuzkoan balioa eta enplegua sortzen lagunduz. Azkoitiko gure bigarren BM establezimendua izango da eta, horrela, BMk Gipuzkoan duen presentzia indartuko dugu (52 establezimendu ditugu finkatuta, egoitza zentralaz eta lau instalazio logistikoz gain).

Supermerkatu berriak 720 metro karratu ditu salmenta-aretoan, eta 47 ibilgailurentzako doako aparkalekua bezeroentzat. Produktuen aukerari dagokionez, produktu freskoa eta 10.000 erreferentzia baino gehiagoko aukera izango ditu oinarri, eta tokiko produktuen presentzia ere nabarmena izango da. Profesionalen arreta duten harategia, urdaitegia eta arrandegia (itsaski-haztegia barne) izango ditu, baita tenperatura baxuan prestatutako janariak ere, elikadura osasungarria errazteko, eta fruta eta barazkiak norberak aukeratzeko saila. Produktuen eskaintza horretaz gain, ogi-labea, upategia, lurrindegia eta parafarmazia izango ditu, besteak beste.

BM Supermerkatuek tokiko hornitzaileekin itunak egiteko konpromiso sendoa hartu dute, produktuen kalitatea eta hurbiltasuna bermatu ahal izateko. Horregatik, eta konpromiso horrekin jarraituz, inguruko nekazari txikiengandik jasotako fruta eta barazkiak salduko dira, hala nola Azpeitiko Ignacio Aguirreren baserriko tomateak eta letxugak, edo Astigarragako Antton Olaizolaren sagarrak; arrandegian, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetako arrainak salduko dira; eta harategian, berriz, Euskadiko familia-ustiategi txikietako tokiko txahala, Lumagorri oilaskoa eta Bertako Untxia. Tokiko beste produktu batzuk ere izango ditugu, hala nola tokiko eztia, txakolinak, sagardoak eta garagardo artisauak (Bidassoa, Pagoa edo Mala Gissona, besteak beste).

Denda honetan energia aurrezteko neurriak hartu dira: Led argiak, klimatizazioa eta energia elektrikoaren kontsumo % 100 berriztagarria, eta horrek gune ekoefiziente bihurtzen du saltokia. Teknologia digitala ere badu, dendaren kudeaketa errazteko, eta bezeroek wifi konexioa izango dute doan; horrela, abantaila, eskaintza eta BM Kontuko deskontu guztiak izango dituzte eskura, aplikazio mugikorraren bidez.

Zerbitzuari dagokionez, supermerkatuak 47 ibilgailurentzako aparkalekua du doan, baita erosketa etxera eramateko zerbitzua ere. Ordutegia: 09:00etatik 21:00etara, astelehenetik larunbatera.