Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Gatozen harira: nola egin Valentziako zure lehengusua baino paella hobea

Espainiako sukaldaritzako platerik enblematikoena da eta berez Valentziako Komunitatekoa. Jakina, paellaz ari gara. Paella prestatzera asko animatzen dira, baina denek ez dute beti asmatzen. Izan ere, nahiz eta esan plater honen inguruan "milaka" aldaera daudela, zenbait arau bete behar dira Valentziako benetako paellatzat hartzeko. Jakin nahi zeintzuk hartu behar diren kontuan, zure gonbidatuen aurrean arrandiatzeko?

Osagaiak

Valentziako Turismok Valentziako "benetako" paella bezala sustatzen duen errezetan oinarritzen bagara, 4 pertsonentzat paella egiteko honako osagai hauek beharko ditugu:

Oliba-olio birjina estra edalontzi 1.

Zatikatutako oilasko 1.

Zatikatutako untxi 1.

300 gramo Ferradura indaba, freskoa.

Tomate ertain 1.

Piperrauts gozoaren koilarakada 1.

Azafraia.

6 edalontzi-ur.

200 gramo Garrofó.

Gatza norbere gustura.

3 edalontzi-arroz.

Erromero adartxo 1.

Kontuan izan Wikipaella proiektu independentearen arabera (Valentziako Generalitatearen babesa duena), piperrautsa eta erromeroa beti ez direla egoten Valentziako paellaren errezeta-aldaera guztietan. Gauza bera gertatzen da norberaren gustura edo erabiltzen dugun errezetaren  arabera gehitu edo kendu daitezkeen beste produktu batzuekin. Produktu horien artean aurkitzen dira, adibidez, barraskiloak, baratxuria, ahatea, tabella, orburuak edo txerri-saiheskiak.

Prestaketa

Jada osagaiak erabaki ditugunez, Valentziako Turismok ere ezartzen dituen urratsak jarraituz prestatzea gomendatzen dizugu:

Olioa berotuko dugu baita ere paella bezala ezagutzen den ontzian, eta oilaskoa eta untxia salteatuko ditugu 5 bat minutuz. Ondoren, barazkiak, indabak, orburuak eta tomate arraspatua gehituko ditugu eta frijitu harik eta frijituki uniformea lortu arte. Gero, piperrautsa botako dugu eta su oso motelean frijitu minutu batez, ondoren ura botatzeko eta azafraia, garrofoa eta gatza norberaren gustura gehitzeko. 

Une horretan sua indartu eta 15 minutuz irakiten utzi behar dugu. Arroza banatuko dugu eta beste 15 minutuz irakiten utzi, kontuan izanik azken 8 minututan erromeroa gehitu behar diogula, beste 5 minutuz irakiten utzi eta ondoren sutik atera.

Trukuak

  • Paella prest egongo da ura lurrundutakoan baina guztiz lehortu ez denean.
  • Jende askori hainbeste gustatzen zaion “socarrat” izateko, su motelean utziko dugu beste pixka batez.
  • Paella eguneko otordu nagusia bezala gomendatzen da gehienbat.
  • Paella jateko mahai-tresna egokiena koilara da. Eta ondo leundutako zurezkoa bada, hobe.
  • Wikipaellan Valentziako paellaren sei errezeta-ideia proposatzen dizkigute, eta zonaren arabera modu ezberdinean prestatzen dira.

BM Supermerkatuetan ziur paella ezin hobea egiteko behar dituzun osagaiak aurkituko dituzula, arroz on batetik hasita.