Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Gastrozinema

Aste gastronomiko bat igarotzeko filmak

Ezin hobeto uztar daitezkeen bi plazer daude: zinema eta gastronomia. Sukaldaritzak aukera handia eskaini izan dio zinemari, eta asko dira ardatz nagusitzat gastronomia duten filmen izenburuak. Beraz, zinemazale amorratua izateaz gain, sukaldean sartuta zapore berriekin esperimentatzen gozatzen duten horietakoa baldin bazara, gastrozinema asteburu baterako plan ezin hobea da zuretzako, ziur aski jateko gogoa piztu eta gero zuk zeuk etxean egin ditzakezun ideia asko emango dizkizuten filmekin.

Esan bezala, argudio nagusitzat jakiren bat duten izenburuak –bide batez, esan behar da kalitate oneko lanak direla–, hala nola, gure adituek gomendatzen dizkigutenak. Euskalbideo bideoklubeko arduradun Cristina Fernandezek kontatzen digun bezala, sukaldaritzak gero eta presentzia handiagoa dauka zineman, azkeneko urteotan ospe handia hartzen ari den zerbait delako. Gastronomia telebistako saioetan, blogetan eta aldizkari espezializatuetan dago. Tutorial asko dago, eta sukaldaritzako eskola berriak sortzen ari dira. Eta, are, gastronomia berezko izaera hartu duen espazio bihurtu da zinema jaialdi askotan.

Luzea da gastronomiari buruzko filmen zerrenda, baina Cristinak zortzi film aukeratu ditu. Beraz, sakatu play eta goza ezazu zinemaren onaren zaporeaz.

  • Chefa, zoriontasunaren errezeta (2012, Daniel Cohen)
    Komedia freskoa da, familiarra, beti atsegin egiten zaigun aktore bat protagonista duena (Jean Reno); sukaldaritza tradizionala nagusitzen den frantziar jatetxe baten zirrituak erakusten dizkigu.

  • Julie& Julia (2009, Nora Ephron)
    Iragana eta oraina uztartzen dira gaurkotasun handiko istorio batean; protagonistak bere blogera eramaten ditu 60ko hamarraldian idatzitako sukaldaritzari buruzko liburu ospetsu bateko errezetak. Istorio honetako protagonistak: AmyAdams (Julie) eta MerylStreep (Julia).

  • Ratatouille(2007, Brad Bird)
    Animaziozko film onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an. Protagonista arratoi bat da; bere ametsa chef izatea da, eta azkenean, Pariseko prestigiodun jatetxe batean errezetak prestatzea lortzen du. Komedia familiar atsegina, txikiei zein helduei gustatzen zaiena.

  • Erresalburik gabe(2007, Scott Hicks)
    Komedia erromantikoa da; chefa emakume bat da, oso ez-ohikoa goi-mailako sukaldaritzan. Ikusten da zein garrantzitsua den antolaketa ona izatea lanean, eta chefaren eta sukaldarien arteko koordinazio egokia.

  • Kartatik aparte (2008, Nacho Garcia Velilla)
    Komedia freskoa da; Javier Camara “handia”, sukaldari homosexuala da, Madrilgo Chueca auzoko jatetxe batean.

  • Chefa (2014, Jon Favreau)
    Sukalde ibiltaria, sare sozialak eta kritikariak uztartzen ditu film honek; entretenimendu handia familia osoarentzat.

  • Kanela ukitu bat (2003, TassosBoulmetis)
    Greziar komedia dramatikoa; espezieek eta sentimenduek ikuslea liluratzen dute. “Ez da horren ezaguna, baina bai oso gomendagarria”, diosku Cristina gure zinemazaleak.

  • Lehendakariaren sukaldaria (2012, Christian Vincent)
    Frantziar filma da, Francois Miterrand lehendakariaren eta bere jatorduen arduradunaren arteko lagun-harremanari buruzkoa. Dirudienez, sukaldaritza tradizionala eta bien arteko elkarrizketak izan ziren harreman hori sortu zuena.

Dagoeneko ahoa ur egin zaizu?Bada, egon zaitez ziur ikusten dituzunean sukaldean sartu eta sortzen hasteko gogo bizia sortuko zaizula. Hori gertatzen bazaizu, gogoratu gure errezetetako batzuk kontsultatzea, zure aste gastronomikoa biribiltzeko.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.