
Zozketa
Nahi al duzu Gasteizko 2015eko Maratoi Erdian korrika egitea? Har ezazu parte gure zozketan
Gasteizko Maratoi Erdia Euskadiko ezagunena eta antzinakoena da.Gasteizko Udalak eta Atletismoko Arabako Federazioak antolatzen dute.
Datorren abenduaren 13an, igandea, ospatuko da Gasteizko Maratoi Erdiaren 38. edizioa, eta 21,097 km-ko ibilbidea izango du. 10:30ean hasiko da A-3120 errepidean, SHEE fakultatetik eta Mendizorrotzatik gertu, eta Amadeo Garcia de Salazar Plazan izango du helmuga.
Facebook-eko gure orrialdearen jarraitzailea baldin bazara, BM Txartela baldin badaukazu eta, gainera, korrika egitea gogoko baduzu, ezin duzu zozketa hau galdu! Irabaz ezazu Facebook-eko gure orrian zozkatzen ditugun dortsal bikoitzetako bat, galdera oso erraz bati erantzunda.
BM Txartelk ez baldin badaukazu, gogoratu modu azkar eta errazean eska dezakezula Internet bidez edo gure edozein dendatan. Azaroaren 23ra arte duzu parte hartzeko aukera.