BM SUPERMERKATUAK
Garaipen bikaina! BM Mamarigara itzuli da
GARAIPEN BIKAINA!
Talderik onena etxera itzuli da, inoiz baino indartsuago.
IRAILAREN 4tik 6ra
Gosaldu garaipenaren kronikarekin eta 4 katiluko joko honekin, 35 euroko erosketa bat eginda

Eta gainera, IRAILAREN 4tik 10era
10 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu Athleticek San Mamesen jokatuko duen Championseko lehen partidurako. Zozketa irailaren 12an egingo da, eta irabazleekin telefonoz jarriko gara harremanetan.

Bueltan gara, eta oraingoan, inoiz baino indartsuago. Irabazteko ezinezko partidua zirudien, baina gure kasuan, erronkak motibazio bihurtzen dira.
Irmotasuna, zimenduetatik berreraikitzeko. Eusteko gaitasuna, bi urtez talde osoa elkartuta mantentzeko. Eta lana, egun bakar batean ere amore ez emateko.
Orain berriz entzungo dugu hasierako txistua. Partiduari buelta eman diogu, eta Mamarigan BM berriz irekitzea da gure garaipenik handiena.
Gaur askoz zabalagoa, erosoagoa eta modernoagoa den denda batekin emango dizugu ongietorria. Zure zain gaude, zu berriz ikusteko, zuri laguntzeko, erosketak poltsaratzeko eta gustukoen dituzun produktu freskoenak prestatzeko ilusioz.
Marka liderretako 6.000 produktu baino gehiago ditugu, 500 erreferentzia baino gehiagoko upategia eta gure BM marka: kalitatea preziorik onenean.
Supermerkatu guztiz berria, zuretzat erosoagoa eta hobea.
Eskerrik asko gure zain egoteagatik. Eskerrik asko gure zale izateagatik.
BETI MAMARIGA!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.