Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Denda berria Iruñean

Bisita ezazu bertako produktuen gure erakusketa, eta irabazi produktu freskoen sorta bat

Iruñeko Iturrama BM denda berriaren irekiera dela eta, bertako produktu freskoen erakusketa prestatu dugu dendaren ondoko plazan, Iruñeko Iñigo Arista kaleko 15. zenbakian (Bis), irailaren 3tik 5era arte. Supermerkatuaren inguruetatik, bertako hornitzaileen eskutik, datozkigun kalitatezko produktu horiei omenaldia egin nahi diegu, produktu freskoen aldeko gure apustuan oinarritutako gure filosofiaren baitan.

Hiru gunetan banatuta egongo da espazioa: itsasoa, baserria eta baratza; horietako bakoitzean, bertako ekoizleek beren lanaren sekretuak azalduko dizkigute, beren produktuak erakutsi eta kontsumitzeko, produktuak aukeratzeko eta etxean produktuok prestatzeko aholkuak emango dizkigute. Horrela, iruindarrek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Nafarroako lehen sektorea, sektore horretako protagonisten eskutik, eta modu ludiko, atsegin eta dibertigarrian. Hiru egun horietan zehar, gainera, haurrentzako hainbat tailer eta askotariko produktuak dastatzeko aukera egongo da:Kantauriko hegaluzez egindako marmitakoa, frutak, Arbizuko txistorra eta sagardoa.

Eta ez da hori guztia!Izan ere, egun hauetan produktu freskoen hiru sorta oparituko ditugu, 50 euroko balioa duena bakoitza. Zozketan sartu nahi baduzu, gure erakusketara etorri eta panelak adi irakurri behar dituzu, hantxe baitaude Facebookeko gure orrian planteatzen ditugun hiru galderen erantzunak. Anima zaitez eta har ezazu parte!

Bertako produktuak

Erakusketa hori Iturrama BM supermerkatuko benetako protagonistaren ataria da:nafar produktuena, alegia. Nafarroako 450 erreferentzia baino gehiago egongo dira.Supermerkatu horretako harategian Oroz anaien produktuak salduko ditugu; Tajonarreko beren haztegiko txahalak eta behiak ekartzen dizkigute. Baita Baztango Migel Mari Etxandirenak ere. Ardiak Iruñeko hiltegitik iritsiko dira; hegaztiak Melida hegazti-haztegitik; baserriko oiloak Martinez de Lodosa oilo-haztegitik, eta txerriak Belabarcetik.

Bestalde, Iturrama BM supermerkatuko urdaitegiak izango dituen 1.000 erreferentziatatik 150 hornitzaile nafarrenak izango dira. Eta fruta eta barazkiei dagokienez, Caparrosoko Mikel Alfonso Esquiroz arduratuko da letxugak, zerbak, borrajak, pepinoak, piper berdeak, tomateak, kuiatxo berdeak eta pipermina hornitzeaz, besteak beste.