Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Foie freskoa plantxan krispeta hautsarekin

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 xerra Foie fresko
1 poltsa Krispeta
100 ml Modena-ozpin
50 gr Azukre

PRESTATZEA

Krispetak mikrouhinean egingo ditugu eta irabiagailu ontzi batean txikituko ditugu. Gerorako utziko dugu.

Ozpina eta azukrea nahastu eta erreduzitzen jarriko dugu, jarabe arin bat lortu arte. Zartagin batean bi aldeetatik markatuko dugu foiea. Paper xurgatzaile batera aterako dugu.

Foiea platerean jarriko dugu, eta xerraren erdia krispeta-hautsarekin estaliko dugu. Inguruan ozpin- erredukzioaren tanta batzuk jarriko dizkiogu.

  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • LAKTOSA GABEA