Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Osasunako jokalariak

Flaño eta Torres futbol jokalariek autografoak sinatuko dituzte BMn

Ostegun honetan, ekainak 4, konpainia onean egongo gara Iruñeko Antso Indartsuaren BM supermerkatuan. Miguel Flaño eta Roberto Torres Osasunako jokalariak izango ditugu gurean, BM supermerkatura etortzen zareten guztioi autografoak sinatzen; gogoratu, Iruñeko Antso Indartsuaren Hiribideko 67. zenbakian dago supermerkatu hori.

Coca Colak antolatu du ekimen hori; 18:00etan hasiko da, eta ezustekoz betetako arratsaldea izango dugu. Flañok eta Torresek eskainitako eta sinatutako argazkiaz gain, talde nafarraren giltzatako bat ere eskuratu dezakezu oroigarri gisa. Baina, Coca Colak hori baino askoz gehiago prestatu du Osasunaren jarraitzaileentzako. Beraz, ez ezazue Antso Indartsuaren BM supermerkatuko hitzordu hori galdu. Zuen zain izango gaituzue!