Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

BM Supermerkatuak, Eusko Label Ligako Official Partner berria

BM Supermerkatuek beti izan dute harreman estua estropadekin; eta are estuagoa izango dute aurten, ACTren Eusko Label Ligaren Official Partner izango baita aurten, traineruen maila goreneko lehiaketarena.

Horrela, astebururo egingo dugu arraunean ACTrekin, estropaden Fan Zone animatuz, produktu fresko onenak dastatuz. Gainera, gure standera etortzen bazara, zure taldearen koloreko zapi bat eskuratzeko aukera izango duzu. Eta ez dira falta izango ohiko puzgarriak, etxeko txikienek ere estropada egunean ondo pasa dezaten. 

Akordio berri honekin, tokikoa denarekiko eta gure gertuko ingurunearekiko gure konpromisoa berresten dugu, gure ahalegin eta maitasun guztia jarriz gure bezeroentzako garrantzitsuak diren ekitaldi eta ekintzetan. Presentzia dugun udalerrietako gertaera sozial eta kirol-ekitaldi garrantzitsuenetan egon nahi dugu.

Akordio honek, gainera, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko gure saiakera indartzeko ere balio du.  BM Supermerkatuen Denden Kudeaketako eta Marketineko zuzendari Miguel Angel Zamoranok azaldu duen bezala, ohore handia da guretzat ACTren Eusko Label Ligan kolaboratu ahal izatea, oso proiektu “polita, hemengoa eta geurea” baita. “Eskutik helduta joango gara bandera bakoitzean, herri bakoitzera, herri horietako bakoitzean presente baikaude gure supermerkatuen bitartez, eta herri horietako parte baikara”, gaineratu zuen akordioa sinatzerakoan.

Dagoeneko hasi da Eusko Label Liga, eta uda osoan zehar 12 traineru onenak ikusiko ditugu norgehiagoka, horren preziatua den Caixa Bank bandera irabazteko lehian, arraun eta arraun. Dagoeneko iritsi da traineruen sasoia! Animatzen al zara BM Supermerkatuekin eta ACTrekin arraun egiten?