Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Etxeko mamia nola egin

Etxeko mamia esneki a da eta esnea gatzagiaz gatzatzen denean sortzen da. Gatzagia ugaztun hausnarkarien urdailean sortzen den hartzigarria da eta botiketan eros daiteke. Etxeko mamia ezin da behi esneaz egin, ardiarenaz egin behar da edo biak nahastuta.

Tradiziozko postre bat da, betikoa, nahi izanez gero guk geuk egin dezakegu etxean. Goine baserriko Joseba Otegik mamia artisau eran prestatzen du ardi latxaren esnea erabiliz eta bere esanetan oso erreza da errezeta, beti ere esnea kalitatezkoa bada.  

Gure betiko mamia egiteko osagaiak

6-8 pertsonarako:

- Ardi esne litro bat

- Gatzagi tantak

- Azukrea

- Eztia

Gure betiko mamia egiteko errezeta

Jarri ardi esnea ontzi batean, azukre pittin bat bota eta irakiten ipini esnea, eragiten etenik gabe. Irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik. Utzi hozten eta bota beste ontzi batera. Itxaron egingo dugu tenperatura 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe eta segi errezetarekin.

Hiru gatzagi tanta isuri lurrezko sei poteetan eta banatu esnea ondoren. Utzi mamitzen giroko tenperaturan ukitu gabe. Eztali eta gorde hozgailuan. Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea.

Josebaren aholkua 

“Esnea irakiten ipintzen duzunean kontuz suarekin oso erraza bait da esnea itsastea eta erre zaporea hartzea, hori gerta ez dadin ez ahaztu azukrea botatzea esnea irakiten ipintzeko unean.”

  • POSTREAK
  • ORDUZ KANPO
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK