Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Espelta-ogia: zure dietan sartzeko bost arrazoi

Ziur aski probatuko zenuen espelta, edo gutxienez, entzunda izango duzu; batzuentzat super-zereal bat da, eta gero eta gehiago ikus dezakegu supermerkatuetako apaletan. Eta zergatik jotzen da super-zerealtzat? Gari-barietate zaharrenetakoa eta gizakiarentzat osasungarrienetakoa da espelta. Uste da orain dela 7.000 urte dagoeneko lantzen zela antzinako Mesopotamian; zereal horren erabilerari buruzko erreferentziak daude, esaterako, antzinako Egipton, eta badakigu basa-zereala zela Iberiar Penintsulan, nekazaritzaren hastapenetan, orain dela bost mila urte.

Aurkezpen bikaina espeltarentzat –eskanda ere deitzen zaio–; oso ondo egokitzen da klima hezeetara, besteak beste, Asturiaseko klimara. Nutrizionista batzuen ustez, gari arrunta baino onuragarriagoa da organismorako, ez duelako horrenbeste aldaketa genetiko jasan, dituen nutrizio-ezaugarriengatik (gari-jotzearen ondoren aleari itsatsitako azaltxoak ditu; gari arruntaren kasuan, berriz, kendu egiten zaizkio zahia eta nutrizio-hozia), zuntz gehiago eta gluten gutxiago du eta, gainera, oso atsegina da jateko.

Espelta-ogiaren bost onura: zergatik nahi izango duzun zure mahaian

Hainbat adituren esanetan, ondorengo ezaugarriak ditu espeltak:

Digestioa errazten du. Zuntz asko duenez, erraztu egiten du heste-igarotzea; horrela, digestioak hobeak dira, eta hainbat arazo saihesten da, idorreria kasu.

B taldeko bitamina- eta mineral-iturri ona da.  Horregatik, espelta jateak zure metabolismoa erregulatzen lagunduko dizu. Gainera, burdina, kaltzioa, fosforoa, potasioa, magnesioa eta zinka dituenez, hezurrak indartzeko eta odol-zirkulazioa hobetzeko lagungarria da.  

Karbohidrato asko ere badu; egunari energia extra batekin aurre egiten lagunduko dizu, batez ere kirolen bat egiten baduzu. Gure organismorako aminoazido esentzialdun proteina ugari ere badu, lisina (proteina horrek kaltzioaren xurgapenean eta ehunen konponketan esku hartzen du, eta azala hobetzen ere lagun dezake) eta triptofanoa (hobeto lo egiten lagun zaitzake) esaterako.

Omega 3 eta Omega 6 iturria ere bada; frogatu da gantz-azido horiek onuragarriak direla, esaterako, gaixotasun kardiobaskularren aurrean.

Ez dauka beste gari mota batzuk adina gluten; hori dela eta, errazago digeri dezakete pertsona batzuek. Hala ere, kontuan izan behar da baduela glutena, beraz, ez da zeliakoentzako egokia.

Horri guztiari gehitzen badiogu zapore bizia eta gozoxeagoa duela, batzuentzat oso atsegina eta interesgarria dena, espelta-ogia erostea oso ideia ona izan daiteke dieta osasungarri bat izateko.

BM Supermerkatuetan, espelta-irin biologikoa aurkituko duzu. Eta ogia gutxiegi bada zuretzat, gogora ezazu eskura ditzakezula nekazaritza ekologikoan gero eta hedatuago dagoen zereal honekin egindako  gailetak, jogurtak edo pasta ere.