
BMren konpromisoa
Esnea bilduko dugu Pagolako eta Bidebietako BM dendetan
Ainhoa Aierdi eta Jose Cruz Larre kirolariek 12 orduz eragingo dizkiete pedalei, helburu solidario batekin: Elikagaien Bankuari esnea ematea. Sasoituz erakundearen ekimen hori ‘Euskadiko lau orduen' egitarauaren barruan garatu da, Donostiako Bretxako Azokaren parean, larunbatean, goizeko zortzietan hasita. Ordu horretan ekingo diote bi txirrindulariek bizikletan ibiltzeari, txandaka, eta halaxe jarraituko dute iluntzeko zortziak arte.
Esnea da Elikagaien Bankuek une honetan gehien behar duten elikagaia. Horrexegatik erabaki da elikagai hori aukeratzea eta helburua izango da ahalik esne litro gehien batzea.
Zuen laguntza eskaini nahi duzuenok, Pagolako eta Bidebietako gure dendetara jo dezakezue, denda horietan antolatu baitugu ekimen horretarako esnea batzeko ekintza..
BM Supermerkatuek etengabe kolaboratzen dute Elikagaien Bankuekin.Astero bidaltzen diegu saldu ez ditugun salgaiak, iraungi aurretik, behar handiena duten herritarren artean bana ditzaten.Horrela, behar handiena dutenei laguntzeaz gain, elikagaiak ez dira hondatzen.
Asteroko ekarpen horiei esker, iaz 712 tona elikagai eman genizkien Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Kantabriako Elikagaien Bankuei.
Baina ohiko ekarpen horiez gain, urtean zehar antolatzen diren bestelako kanpainetan ere parte hartzen dugu. 2014an, esaterako, bi kanpaina antolatu ziren, maiatzean bata eta azaroan bestea. Lehendaizikoan, UVESCO Taldeko supermerkatu guztien artean, 90 tona elikagai baino gehiago bildu genituen, ia 240.000 €-ko balioa zutenak. Kopuru horiek sobera gainditu ziren Eguberriak aurreko kanpainan. Gure bezeroen elkartasunak gainezka egin zuen azaroan: 382 tona bildu genituen, ia milioi bat euroko balioa batzen zuen elikagai mordoa.
Probintziaka, Bizkaia izan zen kanpaina bietan tona gehien batu zituena: 223 tona, hain zuzen ere. Hala ere, Gipuzkoa da eguneroko ekarpenetan lehen postuan dagoena: 2014. urtean zehar 316 tona elikagai eman zituzten Gipuzkoako dendek.
BM Supermerkatuen etengabe laguntzen diete Elikagaien Bankuei; eta halaxe egingo du asteburu honetan ere, elkartasunezko 12 orduetan. Zuen zain izango gaituzue!
(Argazkia: todo.ultracycling.es)