Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Errefaua: dena osasuna

Nahiz eta errefauaren jatorria Txinan egon (4.000 urte baino gehiago dauzkaten herrialde horretako antzinako kroniketan aipatzen da) eta babiloniarrek, egiptoarrek, greziarrek eta erromatarrek elikagai preziatua bihurtu, gaur egun ia mundu osoan kontsumitzen da.

Entsaladan jan ohi da, normalean gordinik, eta hostoak letxuga balira bezala ere erabil daitezke. Halaber, hainbat plateren lagungarri gisa jartzen da, baita barazki-zukuetan ere.

Maiatza, ekaina eta uztaila dira errefauaren hilabete onenak, eta tamaina eta forma askotakoak aurki daitezke. Adibidez, udaberriko errefaua esferikoagoa da; udakoa, handiagoa eta luzangagoa; udazkenekoa, are handiagoa, eta egosita jan ohi da.

Noiz landatzen da eta zer zapore du?

Errefaua udaberrian eta udan landatzen da, baina baita udazkenean ere, berotegian; hortaz, ia urte osoan zehar jan daiteke, nahiz eta haren garairik onena maiatzetik uztailera bitartean egon.

Eta zer zapore du? Apur bat mina da, eta horrek ukitu interesgarria ematen dio; urtsua eta freskagarria da.

Zergatik da nutritiboa?

  • Elikagai honen onura nagusietako bat da kaloria gutxi dituela, batez ere urez osatuta baitago.
  • Proteinak eta zuntza ditu.
  • C bitamina ere badu, baita mineralak ere; besteak beste, burdina eta iodoa, oso garrantzitsua metabolismoa erregulatzeko.
  • Potasioa ere badu errefauak, tentsio arteriala txikitzen laguntzeko.
  • Sufre-konposatuak ditu; antioxidatzaile gisa dihardute, eta efektu diuretikoa dute.

Nola erabili sukaldean?

  • Gordinik, janaurreko gisa.
  • Entsaladan, beste produktu gozoago batzuekin batera; adibidez, kuia, erremolatxa eta azenarioa.
  • Birrindua, haragiei laguntzeko saltsa bat egiteko.
  • Erregosia, salteatua, errea, lurrunetan egosia edo egosia, zopa, gisatu, krema eta abarretan gehitzeko.
  • Errezetetan sartu nahi baduzu, BM supermerkatuetan errefau txikiak, besteak beste, eros ditzakezu, online nahiz denda fisikoetan.

Aholkua

Gibelerako eta digestio-aparaturako aliatu bat

  • Errefauak osasunerako dituen propietateak antzinatik dira ezagunak; bereziki digestio-aparaturako, gibelerako eta besikularako dituen onurak.
  • Errefauaren glukosinolatoek bilisa sorrarazten dute, eta hark digestioari laguntzen dio.
  • Gainera, efektu diuretikoa du errefauak; hau da, likidoak kanporatzen laguntzen du.