Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Eraberritu egin dugu El Escorialeko BM supermerkatua

BM Supermerkatuek berriro ireki dute El Escorialeko establezimendua (Avenida de la Constitución 4), bi hilabete eta 1,3 milioi euroko inbertsioa behar izan dituen eraberritze-lan sakon baten ondoren.

Sekzio berriak eta espazio berritzailea du lokalak, energia-eraginkortasuneko neurri guztiak ditu, eta BM eredura eta El Escorialeko bizilagunen beharretara egokituta dago.

17 laguneko lantaldea du, 400 metro koadroko saltokia, eta 6.500 erreferentziako produktu-sorta; arrandegia, harategia eta urdaitegia ditu langileek artatuta, fruta eta barazki sekzioa zuku-makina eta guzti, eta okindegi sekzio berria, besteak beste.

BM Supermerkatiek online denda eta, 30 euroko gutxieneko erosketen kasuan, erosketak etxera doan eramateko zerbitzua eskaintzen die El Escorialeko herritarrei.

El Escorialeko supermerkatu berria astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:30era egongo da irekita.