
Elikagaien Bilketa Handia 2015
BM Supermerkatuek bat egin dute 2015eko Elikagaien Bilketa Handiarekin
Espainian 5 milioi pertsona baino gehiago bizi da pobreziaren atalasearen azpitik. Horregatik, edozein laguntza da beharrezkoa; edozein ekarpen da baliagarria.
BM Supermerkatuetan badakigu hori; horregatik, azaroaren 27an eta 28an edozein pertsonak egin ahal izango du dohaintza bat BM denda guztietan, eta era horretan 2015eko Elikagaien Bilketa Handiarekin bat egin.
Nola egin?
Produktuak erosi: BMren denda batzuetan boluntarioak egongo dira saskietan produktuak jasotzen. Beste batzuetan, Elikagaien Bankuaren poltsa bat emango dizute BM dendetako sarreran, eman nahi dituzun elikagaiak han sartzeko.
Hona hemen kanpaina honetan parte hartzeko Elikagaien Bankuak gomendatzen dituen produktuak:
- Gipuzkoako Elikagaien Bankua: Esnea, gailetak, azukrea, pixoihalak, olioa, kontserbak eta kakao disolbagarria.
Bizkaiko Elikagaien Bankua: Olioa, haragi- eta arrain-kontserbak, haurrentzako elikagaiak eta lekaleak (ahal dela, aurrez prestatuak).- Arabako Elikagaien Bankua: Haurrentzako elikagaiak, pixoihalak, olioa, kontserbak (arraina, haragia eta barazkiak), arroza, esnea, zerealak, lekaleak, pasta eta garbiketako produktuak.
- Nafarroako Elikagaien Bankua: Olioa, arrain-kontserbak, haragi-kontserbak latan, lekale-kontserbak, barazki-kontserbak, gailetak eta kakao disolbagarria.
Dohaintza kutxan: Janaria entregatzeaz gain, kutxan diru-dohaintza bat egiteko aukera ere izango duzu, Elikagaien Bankuak iraungitze laburreko produktuak eskura ditzan beharra duen aldiro. 2, 5 edo 10 euro eman ahal izango duzu kutxan.
BM Supermerkatu bakoitzak bere dinamika propioa izango du Elikagaien Bilketan Handian parte hartu ahal izan dezazun; beraz, gomendatzen dizugu kutxan bertan galdetzea nola lagun diezaiokezun Elikagaien Bankuari.
Gogoratu: azaroaren 27an eta 28an, lagundu Elikagaien Bankuari gure BM denda guztietan.