Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kapaina solidarioa

Elikagai bilketa. Maiatzak 30-31

BM Supermerkatuak elikagai bilketa handia antolatu du maiatzaren 30ean eta 31n ospatuko dena Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Kantabriako supermerkatuetan eta gehien behar dutenei laguntzeko asmoz egingo dena. Guztira 500 pertsona baino gehiago bilduko dira bolondresen eta BM dendetako pertsonalaren artean (kanpainaren arroparekin identifikatuak egongo direnak) eta hauek, bezeroen ekarpenak jasotzeaz arduratuko dira establezimenduen sarreretan.

Kanpainia honetan bereziki beharrezkoak izango dira lekak, pasta, olioa, esnea, haurrentzako janak eta kontserbak gisako premia-premiazko produktuak. Lortutako guztia Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Kantabriako Elikagaien Bankuei emango zaie, eta beraiek banatuko dituzte familia eta persona behartsuen artean.

Nabarmentzekoa da, BM-k Elikagaien Bankuekin lan egiten duela maiztasunez, izan ere, gure entseinaren parte da gizarte erantzukizuna, eta horren erakusle azken 2 urteetan egindako donazioak %60-an igo izana. Azken ekintza 2013ko azaroan egin zen eta orduan ia 500 tona elikagai lortu ziren Espeainiako Elikagaien Bankuei emateko.