
BM ALDEA DAGO
Ekintza solidarioak
BM Supermerkatuetan areagotu egin da Elikagaien Bankuekiko elkarlana. Horrenbestez, egoera ahulean dauden talde askoren deiari erantzun zaio, aparteko ekarpen hauek eginez:
· Tona bat Nafarroako Elikagaien Bankuari, kolektibo horrek egindako eskaeraren aurrean.
· Bost palet Kantabriako Elikagaien Bankuari, Santanderreko Udalaren bitartez.
· Boluntarioentzako 2.000 hornidura-poltsa; eta hilabete batean, batez beste bi palet egunero Gipuzkoako Gurutze Gorriari.
· 1.000 litro esne Gipuzkoako Gurutze Gorriari.
· 1.000 litro esne Bizkaiko Gurutze Gorriari.
· Esne-palet 1 Arenas de San Pedroko Udalari.
· Esne-palet 1 Villanueva del Pardilloko San Lucas parrokiari.
Gainera, ogitartekoak, ura, zukua eta madalenak banatu dizkiegu garraiolariei, Gipuzkoako eta Kantabriako plataforma zentraletan.
Elikagaien Bankuei laguntzeko helburuarekin taldeko supermerkatu guztietan egin den dohaintzen bilketakanpainaren bitartez 156.486 euro bildu dira guztira.