Astero urdaiazpiko bat ematen dugu opari! #BMospatzekoasko
Eguberri hauetan, Asko dugu Ospatzeko! Familiarekin, lagunekin, lankideekin… inguratzen gaituen jende guztiarekin. Eta zuek zarete gure jendea, gure familia, gure lagunak. Zuen konfiantza eskertzeko, opari bat egin nahi dizuegu jai hauetan; horregatik, astero urdaiazpiko bat zozkatuko dugu gure sare sozialetan.
Oso erraza da parte hartzea; Instagramen eta/edo Twitterren jarraitzen bagaituzue, nahikoa duzu jai hauek nola ospatuko dituzun adierazten duen argazki/bideo/testu bat argitaratzea, #BMmuchoquecelebrar traolarekin, eta @bmsupermerkatuak aipatuta.
Facebooketik ere har dezakezu parte. Jarrai gaitzazu, eta partekatu zure argitalpena inprimaki honen bitartez.
Instagram, Twitter eta Facebook bidez parte hartzen duzuen guztion artean, Teruelgo Jatorri-deiturako hiru urdaiazpiko zozkatuko ditugu. Astero urdaiazpiko bat! Beraz, badakizu, sare guztietan parte hartzen baduzu, hiru urdaiazpiko horietako bat eskuratzeko aukera gehiago izango duzu.
Dagoeneko har dezakezu parte, abenduaren 29ra arte. Zorte on!
Kontsulta itzazu hemen zozketaren lege-oinarriak