Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Diabetikoentzako izozkiak

Inork ez du ezbaian jartzen. Udako produktu izarra izozkia da eta, zorionez, guztiok goza dezakegu udako gozagarri txiki hauetako batez. Bai, bai, guztiok, izan ere, orain glutenik gabeko izozkiak, laktosarik gabeak edo diabetikoentzako izozki bereziak aurki ditzakegu merkatuan. Eta azken multzo horretan zentratuko gara gaur, izozki batez gozatzeko beste modu batzuk ere badaudela ikusteko.

Diabetikoentzako egokiak

Eskuarki dendetan saltzen dituzten izozkiek diabetikoek gehiegi kontsumi ezin ditzaketen osagaiak izaten dituzte, azukre sinple asko izaten dutelako. Hala ere, geroago eta alternatiba gehiago dago. Beraientzako bereziki pentsatutako produktuak, ohikoa baino koipe eta azukre maila txikiagoekin eginak. Eta gauza bera gertatzen da barra-izozkiekin eta estalki-izozkiekin ere, karbohidrato maila baxudunak aurki ditzakegu.

Hala ere, oso garrantzitsua da produktuaren osaera arretaz irakurtzea, gure organismoarentzako egokia dela ziurtatzeko.

Sorbeteak

Izozkiaren alternatiba egoki bat sorbetea da, izan ere, orokorrean, osagai naturalekin eginda egoten dira eta ohiko izozkiek baino azukre gutxiago edukitzen dute. Hala ere, beti bezala, osaera kontsultatzea komeni da.

Jogurt izoztuak

Izozkiaren eta sorbetearen artean, jogurt izoztua daukagu. Gozatzeko beste modu bat da, beharbada, gure organismoak behar duenari hobeto egokitzen zaiona.

Etxean eginak

Zalantzarik gabe, aukerarik seguruena etxeko azkenburuetan aurkituko dugu. Geure izozkiak eta sorbeteak egin ditzakegu, on egingo digutela dakigun osagaiekin. Bainilazko izozkia, txokolatezkoa, kokozkoa, bananazkoa, marrubizkoa… Limoizko, mandarinazko, mugurdizko… sorbetea. Eta, zergatik ez dugu beste azkenburuko batzuekin froga egiten? Limoizko krema, sagar-tarta, gazta-tarta, arrautzesnea edo flana.

Izan ere, beti dugu gozatzeko aukera, kontua da hori nola egin jakitea.