
Elikadura osasungarria
Diabetesa: prebentzioa da tratamendurik onena
Diabetesari buruzko aurreko postean adierazi genuen bezala, prebentzioaren aldeko apustua egin behar da patologia metaboliko kroniko horrek harrapatzea ahalik eta gehien saihesteko. Horretarako, ezinbestekoa da dieta orekatua eta bizitza-estilo osasungarria izatea.
Medikuak esan badigu glukosarekiko intolerantzia (pre-diabetesa) dugula, analisietan glukosa gehiegi edo gehiegizko pisua baldin badugu, egin behar dugun lehen gauza da argaltzea: pisua galtzen badugu, desagertu egin ohi da alterazio hori.
Ohiturak aldatzea ere planteatu behar da: ariketa fisiko pixka bat egitea, bakoitzaren aukeren eta gaitasun fisikoen arabera (ibiltzea, korrika egitea, igeri egitea, etab.). Era horretan, muskuluen aktibazioak kontsumitu egingo du odoleko gehiegizko glukosa hori.
Erosi pentsatuta
Bestalde, denbora eskaini behar zaio asteko erosketak eta menua planifikatzeari eta, batez ere, dieta osasungarriari dagokionez gure seme-alabak hezteari, bai familian bai eskolan. Pentsatuta erosi behar da, osasungarriak ez diren produktuak erosteko tentazioan erori gabe.
Gaur egungo dietak prozesatutako produktuz josita daude, eta horietako askok izaten dituzte erantsitako azukreak. Horregatik, gure saskia betetzen dugunean, funtsezkoa da etiketak irakurtzen jakitea eta elikagaiek dituzten karbohidrato eta azukre kopuruak ezagutzea.
Egokiena da hurbileko eta sasoian sasoiko produktu freskoak aukeratzea.BM Supermerkatuetan lagunduko dizugu, bai etiketak irakurtzen, bai egoera bakoitzerako produkturik aproposenak aukeratzen.
Laburbilduz…
- Prebentzioa da diabetesaren tratamendu nagusia.
- Beti irakurri behar dira etiketak: kontuz prozesatutako produktuekin eta erantsitako azukreekin.
- Gure dietan hurbileko eta sasoian sasoiko produktu freskoak sartzea.
- Gure bizitza-estiloa aldatzea: Pisu egokia berreskuratuta eta kirola eginda, posible da sortzen ari den diabetes bat geldiaraztea. Garrantzitsuak dira gastua zein ekarpena.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |