Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Promozioa

Williams eta Eraso autografoak sinatuko dituzte BM Urquijo dendan

BM Supermerkatuek eta Coca-Colak bat egin dugu Athletic-ek eta Errealak datorren otsailaren 21ean jokatuko duten derbia babesteko. Izan ere, egun hori izugarri goza dezazun nahi dugu, osagarri egokienekin; eta, gainera, partida zuzenean ikusteko aukera eman nahi dizugu.

Horregatik, Agirre Lehendakariaren etorbideko, Urquijo kaleko eta Durangoko geltokiko BM supermerkatuak futbol-zelai bihurtuko ditugu datozen egunetan, Coca-Cola produktuetan 6 euro gastatuz gero “Penalti bat jaurti” dezazun. Standean erosketa-tiketa erakustearekin bakarrik, hiru penalti jaurtitzeko aukera izango duzu, eta, asmatuz gero, derbirako opari ezin egokiagoa eskuratuko duzu: lepoko bat, kamiseta bat, zure taldearen intsigniak edo partida animatzeko banderak. Eta ez kezkatu, hirugarrenean asmatzen ez baduzu ere, oparitxo bat emango baitizugu. Denentzako ditugu sariak!

Ez galdu aukera hau, “Penaltia jaurtitzera” etortzen diren guztien artean partida ikustera joateko sarrera bikoitzak zozketatuko baititugu.

Autografoak sinatzera

Derbiaren aurretik berotzen jarraitzeko, otsailaren 10ean, asteazkenean, bisita berezi bat izango dugu. Athletic-eko bi jokalarik, Iñaki Williamsek eta Javier Erasok, autografoak sinatuko dituzte Urquijoko BM supermerkatuan (Elkano kalea 24 – Urquijo kalea 18). 18.00etan hasiko dira autografoak sinatzen. Apuntatu agendan, zure zain egongo baikara!

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.