BM aldea dago
Gure supermerkatuak eraberritzen jarraitzen dugu
BM Supermerkatuetan denda berriak irekitzen jarraitzen dugu, baina baita dagoeneko irekita dauden establezimenduak hobetzeko lanean ere. Iruñeko Antxo Indartsua BM supermerkatua izan da eraberritu dugun azkena; hilabeteak eraberritze-lanekin jardun ondoren, espazio handiagoa, aukera zabalagoa eta erosotasun handiagoa eskaintzen ditu orain.
- Espazio handiagoa, denda handitu eta 1.200 metro koadro baititu orain, lehen baino 310 metro koadro gehiago.
- Aukera zabalagoa, sekzio berriren bat gehitu diogulako, hala nola, okindegia; gainera, eraberritu egin ditugu gainerako sekzioak ere.Lurrindegia, frutategia, parafarmazia, ardandegia… horiexek dira egokitu ditugun beste sekzioetako batzuk.
- Erosotasun handiagoa, sekzio guztiak birmoldatu ditugulako, espazioa zuen beharretara egokituta. Horixe da frutategiaren kasua, % 25 handiagoa da orain.
Iruñeko Antxo Indartsua BM supermerkatuak lehengo ordutegi bera izaten jarraitzen du –09:00etatik 21:30era astelehenetik larunbatera, etenik gabe –, eta ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraituko du; besteak beste, erosketak etxera eramateko zerbitzua doan, 60 euroko gutxieneko erosketa eginda.
Antxo Indartsuaren eraberritzea eta handitzea BM Supermerkatuetan etengabe egiten ari garen lanaren adibide bat besterik ez da. Urrutira joan gabe, Kantabriako Maliaño herriko denda batean ere eraberritze-lanak egiten ari gara. Espazio handiagoa izango du (% 30 gehiago) supermerkatu horrek, bai eta erreferentzia kopuru handiagoa ere. Gainera, frutategia eta okindegia guztiz eraberrituko ditugu, eta produktu aukera zabalagoa eskainiko dute sekzio horietan.
Harategian ere egongo dira berritasunak, bertako produktu bat eskaintzen hasiko baitira, Kantabriako txahala, hain zuzen ere.
Beste denda batzuetan ere egin berri ditugu hobekuntzak, hala nola, Kantabriako Bezanako BM dendan, eta Bizkaian, Sestaoko supermerkatuan eta Getxoko Torrene supermerkatuan. Eta hobetzen jarraituko dugu, BMn aldea baitago!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.