Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Denda berria irekiko dugu Majadahondan

Ostegunean, azaroak 28, denda berria inauguratuko dugu Majadahonda udalerrian, Madrilgo Erkidegoan egiten ari garen apustuan beste urrats bat emanez. 2,9 milioi euroko inbertsioa egin dugu denda hori martxan jartzeko, eta 28 lanpostu berri sortu dira.

Zehazki, Majadahondan irekitzen dugun hirugarren BM denda da; Espainiako hiribidean dago (Colombia eta Peru kaleekin izkina egiten du), eta 1.000 metro koadroko saltokia eta doako aparkalekua ditu.

Produktu-aukerari dagokionez, tokian tokiko produktu freskoaren kalitatean, aukera zabalean eta zerbitzu bikainean oinarrituta dagoen BM ereduaren erabateko isla izango da. Horrela, bada, profesionalek artatutako harategia –oilasko-erretegi eta guzti–, urdaitegia eta arraindegia izango ditu –egostegiarekin eta haztegiarekin– eta, gainera, behe-tenperaturan prestatutako produktuak ere egongo dira, BMk kalitatezko janari osasungarriaren alde egiten duen apustuarekin jarraituz, bai eta kontsumitzeko prest dauden plater prestatu berriak ere, hala nola, arrozak, entsaladillak, txipiroiak, menestrak, kroketak… Halaber, fruta eta barazki erakusmahaia izango du dendak, produktuak norberak har ditzan, eta zuku egin berria prestatzeko makina. Produktu-aukera osatzeko, beste sekzio batzuk ere baditu denda berriak, hala nola okindegia, elikagai osasungarrien sekzioa, parafarmazia… Guztira, marka ezagunenetako eta geure markako 10.000 erreferentzia baino gehiago.

Zerbitzuari dagokionez, 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, astelehenetik igandera, eta erosketak egiteko erraztasunak eskainiko ditu; adibidez, erosketak etxera eramateko zerbitzua. Bezeroek, gainera, deskontuak, aurrezpenak, opariak eta bestelako abantailak eskura ditzakete haien erosketetan, BM Kontuari eta aplikazioari esker.

Azkenik, gogorarazi behar da Majadahondako BMren zerbitzua osatzeko, online denda ere badugula.