Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM aldea dago

Dagoeneko egin daitezke ordainketak mugikorrarekin BM Supermerkatuetan

Garapen digitaleko gure estrategiaren barruan, dagoeneko establezimendu guztiek dute kontakturik gabe mugikorrarekin ordaintzeko sistema. Sistema berritzaile horri esker, aurrerantzean gailu horrekin ordaindu ahal izango dira erosketak, kateak dituen 200 supermerkatuetako kutxetan.

Nola funtzionatzen du sistema horrek?

Zure bankuko txartelarekin edota zure gailu mugikorrarekin ordaindu ahal izango dituzu zure erosketak kutxan. Ordainketa txartelarekin egin nahi baduzu, nahikoa izango duzu txartela kutxako gailura edo datafonora hurbiltzea. Mugikorrarekin ordaindu nahi baduzu, sistema berritzaileagoa da; kontakturik gabeko ordainketarako aplikazioa jaitsi beharko duzu zure mugikorrera eta, gainera, kontuan izan beharko duzu zure bankuak zerbitzu hori gaituta ote daukan, beharrezkoa baita bankuak aukera hori izatea.

Etorkizunerako erronka gehiago

BM Supermerkatuek harago joan nahi dute denden digitalizazioari dagokionez; 2015ean ekin zitzaion prozesu horri, online denda martxan jarrita, eta aurten jarraituko dugu kontakturik gabeko ordainketaren sistema berri honekin, gure supermerkatuen WIFI jarrita, eta laster abiaraziko dugun BM Supermerkatuen app berriarekin, bezeroei beren erosketa-esperientzia errazteko.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.