
BM Supermerkatuak
Dagoeneko bi denda ditugu Madril erdigunean
BM Supermerkatuek bigarren denda ireki dute Madrilgo erdigunean. Sancho Dávila kaleko 24. eta 26. zenbakietan dago establezimendu berria, eta 24 lanpostu berri sortu dira irekierari esker, hiriko ekonomia eta enplegua indartzen lagunduz.
900 metro koadro inguruko saltokia du; horri esker, marka nagusienetako 7.500 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta eskaintzen du. Artatutako arrandegia –egostegiarekin–, harategia eta urdaitegia ditu, eta fruta eta barazki sekzioa, zuku-makina eta guzti. Eskaintza hori osatzeko, okindegia, parafarmazia eta produktu osasungarrien sekzioa ditu, besteak beste.
Hainbat zerbitzu osagarri ere izango ditu establezimendu berriak, hala nola erosketak etxera doan eramateko zerbitzua –50 euro baino gehiagoko erosketen kasuan–, eta 'shop and go’ zerbitzua; aukera horri esker, bezeroek supermerkatuan uzten dituzte erosketak kutxatik igaro gabe, eta BM arduratzen da produktuak poltsetan sartu eta saskia etxera bidaltzeaz; etxean bertan ordainduko du bezeroak erosketa.
Sancho Dávila kaleko supermerkatu berria astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan 09:30etik 14:30era egongo da irekita.