Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Calzone frijitua

Mozzarella, tomatea eta albaka. Italiako gastronomian falta ezin diren hiru osagai. Pizza-oinarri batean jarriko ditugu calzone bat egiteko. Baina ez dugu labean egingo; zartaginean baizik.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
1 pizza-oinarrirako masa gordina
150 gr tomate
8 hosto albaka
125 gr mozzarella gazta

PRESTATZEA

Pasta-ebakigailu baten laguntzaz, 10 cm-ko diametroko zirkuluetan moztuko dugu pizza-oinarria.

Tomatea zatitu eta gatza gehituko diogu. Ordubetez utziko dugu iragazki batean xukatzen.

Tomate birrindua, mozzarella eta albaka jarriko dugu zirkulu bakoitzean. Zirkuluak haien gainean tolestuko ditugu, eta sardexka baten laguntzarekin itxiko ditugu, enpanadillak bailiran.

Oliba-olio oso beroan frijituko ditugu, gorritu arte. Eginda daudenean, sukalde paperaren gainean jarriko ditugu, soberako olioa xurga dezaten.

PREZIOA: TXIKIA
DENBORA: 40’
ZAILTASUNA: 7/10
OSASUNGARRIA: 8/10