Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kanpaina

Bokata Bat zure Motxilan berriro ere Nafarroan

BM Supermerkatuek, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, martxan jarri dute bigarren urtez "Bokata Bat zure Motxilan" ekimena Nafarroan; zeina lehen hezkuntzako 10 eskoletan eramango da aurrera eta 4.000 ikasle baino gehiagoko partehartzea izango dute.

Bokaten banaketa eskolen irteeretan egingo da eta urdaiazpiko egosiarekin momentuan egindako bokatak emango dira; honetarako Nafarroako Goikoa enpresaren babesa izango dugu eta haurrek askari osasuntsua izaten lagunduko du. Og¡tartekoak poltsa berezi batean entregatuko dira kanpainaren eta BMren irudiekin batera, eta kanpainari buruzko informazioa duen liburuxka bat ere barneratuko dute.

Ekimena pasa den maiatzaren 8an hasi zen Iruñeko Santísimo Sacramento ikastetxean eta hurrengo egunetan jarraituko du: maiatzaren 15ean García Gadeano eskola publikoan (Iruñea), maiatzaren 22an Elvira España CP-n (Tutera) eta maiatzaren 29an Zangozako Luis Gil ikastolan. Kanpainak urrian jarraituko du beste 6 ikastoletan. Banaketen egutegia eta honi buruzko informazioa, errezetak, argazkiak, etab. kanpainarentzat bereziki sortutako webgunean aurki daiteke: www.unbocataentumochila.com

Esan bezala, helburu nagusia ikasle gazteenen artean askari osasuntsua bultzatzea da, energia erabilgarriaren iturria dena eta ezinbestekoa dena egiten dituzten ekintzak burutzeko; are gehiago, kontuan izanda gaur egun obesitatea gazteen artean %14koa dela eta azken 15 urteetan hirukoiztu egin dela kopurua. Inkesta baten arabera, haurren %21ak soilik hartzen du egunero ogitarteko bat askari gisa, eta gehiengo handi baten gogokoena kaka-kremaz osatutakoa da. Ogitartekoa jaten dutenen artean, %50ak esneki batekin laguntzen du, %20k frutarekin eta %30ak ez du ezerrekin laguntzen.

Merienda egoki eta osasuntsu batek esnea, fruta eta zerealak barneratu behar ditu (edalontzi bat esne fruta edo zerealekin, txokolatezko ogitartekoa eta fruta, esaterako), edo urdaiazpiko edo gaztazko ogitarteko bat. Oso kalorikoak diren edota gantz saturatuak edo azukre finduak dituzten produktuak ekidin behar ditu, izan ere, gehiegitan kontsumituz gero osasunarentzat kaltegarriak izan daitezke, gehiegizko pisua eta obesitatea eraginez, besteak beste.