
Aldea dago
Jada eskuratu daiteke BMren “Aldea dago” aldizkariaren lehenengo alea
Jada eskuratu daiteke “Aldea dago” BM supermerkatuen aldizkari berria. Aldizkari honen bidez, era askotako edukiak, erabilgarriak eta kalitatezkoak, eskaini nahi dizkiegu gure bezeroei. Denbora luzez egon gara proiektu hau lantzen, eta ilusio eta ahalegin handia jarri diogu. BM supermerkatuen filosofia eta “BM, aldea dago” gure leloa islatuko ditugu produktu honetan.
Aldizkaria hiru hilean behin kaleratuko dugu, honela, gure ideia eta iradokizun berriak etxera eramango dizkizuegu noizbehinka. Argitalpena gai-multzoka egituratzen da: errezetak, urte-sasoiko artikuluak, bertako produktu eta ekoizleak, elikaduraren ondoriozko alergia eta intolerantziak, eta, nola ez, aholku praktikoak, esate baterako, urdaiazpiko on bat erosteko jakin beharrekoak. Izan ere, gure egiteko nagusia zuen eguneroko bizitza erraztea baita, produktuak eskuratzeko behar duzuen informazioa eskainiz.
Aldizkaria gure saltoki guztietan banatuko dugu, 2.50 €tan, eta doakoa izango da BM Txartela duten gure bezero guztientzako.
Aldizkariko edukia ezin hobeto landu eta aztertu dugu. Horretarako, gure bezeroen iritzia eta parte hartzea izan ditugu lagun: aurrez bilerak egin ditugu haiekin eta telefono bidezko 700 elkarrizketa baino gehiago egin ditugu. Aldizkari hau bereziki zuentzako egin dugu.
Eta orain, Eguberriak datozela eta, iritsi da argitalpena kaleratzeko unea. Azkar ibili eguberrietarako errezetak lortzeko, “Aldea dago” aldizkariko lehenengo alean aurkituko dituzue.