
BM Supermerkatuak
BMk jarraitzen du bere supermerkatuak Bizkaian txertatzen
Iaz Bizkaian hamaika denda berri erosi eta horien 309 langileak BM Supermerkatuen lantaldean integratu ostean, 2020an aurrerapauso gehiago egingo dugu denda horiek gure ereduari guztiz egokitzeko.
Bilbo, Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko guneak erabat egokitzeko 4,2 milioi euroko inbertsioa beharko da.
Barakaldoko Juan de Garay kaleko 1. zenbakian dagoen dendaren erreforma integrala egiteko inbertsioaren heren bat erabiliko da: 1,5 milioi euro. Gainerako supermerkatuetara, berriz, 2,7 milioi euro bideratuko dira.
Neurri horrek aukera emango digu Bizkaian hazten jarraitzeko. Besteak beste, eskaintza %25 handituko da, 11.000 erreferentziara heldu arte, sail berriak gehituko dira eta hainbat jarduketa egingo dira argiztatzearen eta airea girotzearen alorretan, energia aurrezteko helburuz. Horren guztiaren xedea da denda berriek %100 bete ditzatela BMren kalitate-irizpideak.
Hala, BM Supermerkatuak erabat finkatuko dira Bizkaian. Hori da hain zuzen presentziarik handiena duen lurraldea: 100 supermerkatu eta 1.800 langile baino gehiago.