
LANKIDETZA-HITZARMENA
BM zeliakoekin bat
Mireia Apraiz Euskadiko Zeliakoen Elkarteko (EZE) Zuzendariak eta Miguel Angel Zamorano Uvesco Taldeko Marketing Zuzendariak kolektibo horren bizitza-kalitatea hobetzeko eta haien dietarekin bat etor daitezkeen produktuak aukeratzerakoan haien aukerak handitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2013ko otsailaren 26an, EZE elkarteak Bilboko Deustu auzoan daukan egoitzan.
EZE elkarteak dauzkan 2.000tik gora bazkidek Uvesco Taldeak BM, Netto eta Ercoreca izenekin Euskadin, Nafarroan eta Kantabrian dauzkan 190 denda baino gehiagotan, erosketetan deskontuak eskuratu ahal izango dituzte, edozein dela ere erosten duten produktua eta saila.
Elkartearekin berarekin kolaboratzeko, Uvesco Taldeak EZE elkartearen bazkideek kontsumitzen dutenaren aparteko zati bat elkarteari emango dio. EZE-k, bere aldetik, kolektibo horren behar eta gustuak ase ahal izateko, supermerkatuetan salgai jartzeko markei eta produktu motei buruzko aholkuak emango dizkio UVESCO Taldeari, baita horien seinaleztapenari buruzkoak ere.
Euskadiko Zeliakoen Elkartea, EZE, irabazi asmorik gabeko erakundea da eta gaixotasun zeliakoa, dermatitis herpetiformea eta glutenarekiko sentikortasuna duten 2.000 pertsona baino gehiago ditu borondatezko bazkide.