Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena

BM Txartela eta Nagusi Txartela akordioa

Uvesco Taldeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio bat sinatu zuten pasa den ekainaren 3an, BM Txartela dutenek eta gainera Nagusi Txartelaren bazkideak direnek (Bizkaiako 60 urtetik gorako pertsonentzat) abantaila eta eskaintza esklusiboak lortuko dituzte Bizkaiko BM Supermerkatu guztietan egindako erosketetan.

Modu honetan, BM eta Nagusi txartelen titularrak direnek deskontu-baleak lortu ahalko dituzte beraien erosketak BM supermerkatuetan egiterakoan. Promozio bereziez gain, akordiora gehitzen diren bazkideek BM Txartelak dakartzan abantailak ere izango dituzte.

Promozio berezi hauek lortzeko beharrezkoa da Nagusi Txartelaren titularrek beraien Zaharren Egoitzetan Aldundiaren inprimaki bat betetzea beraien datu eta sinadurarekin. BM Txartelaren eskaera, bestalde, BM-ren edozein establezimenduan egin daiteke.

Akordio hau Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte ekintza sailaren barneko ekimena da Bizkaiko saltoki ezberdinetan abantailak eskaini ahal izateko Nagusi Txartelaren bazkideei. Gaur egun, 5.287 pertsona daude guztira inskribaturik, abantaila hauen onuradunak izan daitezkeenak.