Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuen irekiera berria Salburuan

Gure marka zabaltzeko planarekin jarraituz irailak 6 establezimendu berria irekiko dugu Salburua merkataritza-gunean; hain zuzen ere, Gasteizko Elorriaga Atea kaleko 14an. 1.500 metro karratuko saltokia izango duenez, Arabako BM establezimendurik handiena izango da. Araban, hamar denda eta 200 langile ditugu.

Aukerari dagokionez, produktu freskoa izango da nagusi: harategia eta urdaitegia, haragi-erretegiarekin; arrandegiko atala, egosteko lekuarekin eta tenperatura baxuan prestatutako arrainak; eta fruta eta barazkien atala, norberak hartzeko moduan jarrita. Horrez gain, plater prestatu berriak eskainiko dira, elikadura osasuntsuaren eta kalitatezkoaren aldeko gure apustuarekin jarraitzearren. Eskaintza osatzeko, okindegia izango dugu, ogi-labe eta tarta-kamerarekin, upategia, lurrindegia eta parafarmazia, elikadura osasungarria, bazarra eta tresneria… 12.000 erreferentzia baino gehiago.

Bezeroen eskura jarriko ditu Baserriko eta Sasoiko barazkiak eta frutak (letxuga, patata, porruak, aza, kuia), Euskaber arrautzak, Santikurutze Kanpezuko txahala, Lumagorri oilaskoa, Bertako Untxia, Idiazabal BM Bertako gazta, bertako sagardoa, txakolina eta garagardoa, besteak beste. Arrainak Kantauriko portu nagusietatik ekarriko dira: Santander, Santoña, Laredo, Hondarribia eta Pasaia.

Etxez etxe banatzeko zerbitzua izango du eta Shop&Go zerbitzua ere bai, erosketa-orga adierazitako puntuan utzi eta etxean jasotzeko eta ordaintzeko aukera ematen duena. Gainera, doako aparkalekua eskainiko du, 87 plazarekin eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak ere bai.

Establezimendua 9:00etatik 21:00etara irekiko da, astelehenetik larunbatera.