
BM Supermerkatuak
BM Supermerkatuek eta UNICEFek bat egin dute, haurrak babesteko irtenbide txikiak bilatzeko
Aurten ere, bat egin dute BM Supermerkatuek eta UNICEFek, haurrik zaurgarrienak babesteko helburuarekin. Oraingo honetan, medikuntza-baliabideak eskuratu ezin dituzten lekuetako milaka haur txertatzeko balio izango duten ekarpenen kanpaina jarriko dugu abian.
Hilabete honetan bertan hasiko da kanpaina, azaroaren 30ean, eta abenduaren 12ra arte, larunbata, iraungo du. Zure erosketari 2 edo 5 euroko ekarpena eginda kolabora daiteke; diru horrekin, UNICEFek bizitzak salbatu ahal izango ditu. Zehazki, 2 euro nahikoa dira lau haur poliomielitisaren aurka txertatzeko, eta 5 eurorekin 23 haur txerta ditzake tuberkulosiaren aurka.
Irtenbide txikiak
“Irtenbide txikiak” da kanpainaren leloa, eta UNICEFen helburua da munduan haurren osasunaren egungo egoerari buruzko kontzientzia sortzea. 2019an, esaterako, 14 milioi haurrek baino gehiagok ez zuen txertorik hartu egunero-egunero milaka haur hiltzen dituzten gaixotasunen aurka, polioaren eta elgorriaren aurka, besteak beste.
Txertoetan dago irtenbidea, horren flasko txikian kabitzen den eta urtero-urtero bizpahiru milioi bizitza salbatzen dituzten txertoetan. Elgorriaren aurkako txertoak, esaterako, 23 milioi haur baino gehiagoren bizitza salbatu du 2000. urteaz geroztik; oso kutsakorra da gaixotasun hori.
BM Supermerkatuek zazpigarren urtez jarraian egingo dute bat UNICEFen kanpainarekin eta, gure bezeroen elkartasunari esker, ziur gaude arrakasta izango dugula. Hainbat helburutara bideratu da aurreko kanpainetan bildutakoa, hala nola haurren desnutrizioaren aurkako borrokara, edo edateko ura bermatzera.