Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuek 200.000 euro baino gehiago bildu dute produktutan, Elikagaien Bankurako

Erabateko arrakasta izan du maiatzaren 3tik 9ra arte egin den Elikagaien Bankurako dohainen kanpainak; 205.000 euro bildu dira.

Egungo egoera dela eta, kutxan bonoak erosita egin zen Elikagai Bilketarako dohainen kanpaina. Eskuratutako diru guztiarekin, behar-beharrezko produktuak bidali zaizkio Elikagaien Bankuari.

BM Supermerkatuek Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan dituzten establezimenduetan egin da kanpaina hori.