Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuak hazten ari dira Bilbon, Txurdinagan beste denda bat irekita

Hazten ari da BM Bilbon, beste establezimendu bat irekita. Txurdinaga auzoan (Arbidea kalea 13) dago denda berria; urriaren 22tik dago irekita, hurbileko komertziora bideratutako formatu baten aldeko apustua egiten duen BM Shop frankizia modura.

Javier Arberasek zuzentzen du denda; esperientziadun ekintzailea da bera, beste bi BM Shop frankiziari esker, tartean taldeak ireki zuen lehenengoa, 2016an. BM Supermerkatuen ereduak duen zerbitzuaren eta kalitatearen aldeko konpromisoari eusteko trebatutako zortzi lagunek osatzen dute denda berriko lantaldea.

320 metro koadroko azalera du saltokiak, eta 7.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-aukera, produktu freskoa protagonista dela. Nabarmentzekoak dira fruta eta barazkien sekzioa, zuku-makina eta guzti, eta harategia eta urdaitegia, langileen arretarekin. Bizkaiko produktuei ere arreta berezia eskainiko die denda honek, BM Supermerkatuek bertako produktuekin duen konpromisoari jarraituz. Eskaintza hori osatzeko, ardandegia, ontziratutako arrainak, drogeria, lurrindegia, izoztutako produktuak eta ogi-labea ditu.

09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik denda, astelehenetik larunbatera. Erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du, besteak beste.

BM Shop: hurbiltasunaren balioa sortuz

BM Shop frankizien eredua kateak bere gertueneko ingurunean enplegua, aberastasuna eta balioa sortzearen aldeko apustua da.

Denda berri honekin, dagoeneko 12 BM Shop frankizia ditugu, Bizkaian (Bermeon, Gorlizen, Basaurin eta Barakaldon lokal bana, eta Bilbon hiru), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales), Gipuzkoan (Hondarribia), Errioxan (Ezcaray) eta Nafarroan (Milagro) banatuta.