
Euskaraldia
BM Supermerkatuak Euskaraldiarekin
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskararen erabilera sustatzeko lanean jardungo dugu “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimenaren eskutik, guk ere bat egingo baitugu egitasmo horrekin.
Ariketa soziala da, eta uste dugun baino jende gehiagorekin komunika gaitezkeela euskaraz erakutsi nahi digu ekimenak, jende asko baitago, bere egunerokoan euskaraz hitz egiten ez duen arren, ondo ulertzen duena.
Horregatik, bi rol ezarri dira hamaika egunotarako:
- Ahobizi: rol hori hartzen dutenek euskaraz ulertzen duten pertsonekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dute, pertsona horiek gazteleraz erantzunda ere.
- Belarriprest rola hartzen dutenek, berriz, euskaraz hitz egin diezaguten konprometituko dira, euskaraz zein gazteleraz erantzun.
BM Supermerkatuok Euskaraldia ekimena bultzatu nahi dugu, egitasmo hori gure langileen artean ezagutaraziz eta parte har dezaten animatuz.
Eta zuk, aukeratu al duzu zure rola? Zuk ere egin ezazu bat “11 egun euskaraz” ekimenarekin!