Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuak eta UNICEF elkartuta, Ukrainako haurren alde

BM Supermerkatuek bat egin dute Ukrainako familien aldeko UNICEF erakundearen dirua biltzeko kanpainarekin. Martxoaren 9tik aurrera, BM Supermerkatuetako bezeroek 2 euroko edo gehiagoko diru-ekarpenak egin ditzakete kutxan, alde egin behar izan duten familiei laguntzeko.

UNICEF erakundearen zifren arabera, Ukrainako 7,5 milioi haurren bizitza dago mehatxupean gatazkaren ondorioz, eta dagoeneko 500.000 haurrek egin dute ihes herrialdetik.Berehala iritsi da gizartearen babesa eta elkartasuna, eta asko dira herrialde hartako egoera arintzeko abian jarri diren ekimenak.

BM Supermerkatuek indartu egin dute UNICEF erakundearekin duten konpromisoa, Ukrainako familiei laguntzeko kanpaina honekin bat eginda. Diru-ekarpena egin nahi duten bezeroek BM Supermerkatuen edozein establezimendutako kutxatik igarotzerakoan izango dute horretarako aukera, eta ekarpen hori erregistratuta geldituko da erosketa-tiketean.  

Ekimen hau BM Supermerkatuen gizarte-erantzukizun korporatiboko ekintzen barruan sartzen da –UVESCO Taldearen ezaugarri dena–; oraingo honetan, azkeneko asteotan Ukrainan sortu den krisi humanitarioaren aurrean.